Egurra ta Kitto musika taldea bosgarren diskoa grabatzen hasi da

Uztarria.eus 2018ko abu. 29a, 17:01

IƱaki Bastida taldeko bateria-jotzailea estudioan, atzo. (Egurra ta Kitto)

Zestoako Gaztain estudioan ari dira Durangoko Azokarako prest izango den diskoa grabatzen. Lana "berezia" izango dela aurreratu du taldeak; izan ere, bosgarren diskoa taldearen hamargarren urteurrenarekin iritsiko da. Irailaren bukaeran kaleratuko dute disko berriaren aurrerapen abestia.

Lan berria kaleratuko du Egurra ta Kitto musika taldeak hemendik hilabete batzuetara, eta dagoeneko hasi dira bosgarren diskoa izango dena grabatzen Zestoako Gaztain estudioan. Durangoko Azokarako izango dute lana, eta "berezia" izango dela aurreratu dute taldeko kideek; izan ere, aurten hamar urte dira taldea sortu zutela. Diskoaren aurrerapen kanta, berriz, irailaren bukaerarako kaleratzea aurreikusten du taldeak.

Azpeitiko gazte batzuek osatu zuten Egurra ta Kitto taldea orain hamar urte, eta urteotan hainbat taldekide aldatu egin badira ere, gaur egun hiru dira azpeitiarrak: Orhantza Alegria gitarra-jotzailea, Aitor Letamendia tronboi-jotzailea eta Iñaki Bastida bateria-jotzailea.