Beizamako krimenetan oinarritutako 'Korosagasti' filma, pixkanaka gorpuzten

Uztarria.eus 2018ko abu. 27a, 15:06

Udan ere lanean aritu dira Erabaki Produkzioak taldeko kideak. Iaztik esku artean darabilte Korosagasti izena daraman filma, eta pixkanaka-pixkanaka ari da forma hartzen. 1926. urtean Beizamako Korosagasti baserrian gertatutako krimenetan oinarritzen da Erabaki Produkzioaken azken lana, eta Azpeitia zein Beizama inguruetan filmatuko dute. Ikus-entzunezkoa ekoizteko hainbat arte disziplinetan lanean aritzen diren herritarren laguntzaz baliatu dira Erabaki Produkzioakeko lagunak. Uztailean eta abuztuan zehar filma grabatuko duten zenbait lekutan irudi frogak egiten aritu dira, hala nola Esklabetan.

Dokumentazio lan sakon bat egin ondoren, Miren Gorrotxategiri eta Alaitz Olaizolari eman zieten filmaren gidoia sortzeko aukera, eta herriko bi idazleek 2017ko negurako idatzi zuten istorioa. Udalaren eta Kultur Mahaiaren Sorkuntza Beka baliatu zuten Korosagasti filmaren gidoia osatzeko eta ekoizpenaren lehen faseko lanetarako. Aurten ere jaso dute diru-laguntza, eta grabaketa lanetarako erabiliko dute beka. Asier Sustaeta Erabaki Produkzioakeko kideak aurreratu zuenez, urriaren bukaera aldera hasiko dira grabaketa lanekin, eta martxoa iristerako amaitzea aurreikusten dute. 

Argazkia: Irudi probak egiten, Esklabetan. (Erabaki Produkzioak).