Xoxoteko aterpezainek agurreko festa egin dute

Uztarria.eus 2018ko abu. 19a, 21:53

Azken hamabi urteotan Xoxoteko aterpearen kudeaketaz arduratu diren Imanol eta Mariaeuk agurreko festa egin dute gaur, igandea. Bi donostiarrak jubilatu egingo dira, eta abuztuaren bukaeran emango diote erreleboa hurrengo aterpezainari, Beni Odriozolari. Jan-edanaz nahiz musikaz gozatu ahal izan dute bertaratu diren lagunek; izan ere, bi aterpezainen Azpeitiko eta Donostiako lagunez gain, bertan izan dira Iturbide eta Motza trikitilariak. Udal ordezkariak ere bertaratu dira agur ekitaldira, eta Udalak urteotan egindako lanak eskertzeko oroigarri bat eman diete Xoxoteko aterpea kudeatu duten bi lagunei. (Argazkiak: Estitxu Elduaien)