"Laranja eta fuksia dira udako koloreak"

Uztarria.eus 2018ko abu. 16a, 19:00
Idoia Illarramendi eta Lurdes Olaizola estetizistak.

Estetizistak dira Lurdes Olaizola eta Idoia Illarramendi. Horiei elkarrizketa laburra egin die Kris Fernandezek Uztarriaren abuztuko zenbakirako.

Laserra edo argizaria?

Laserra indarra hartzen ari da, baina oraindik, biak.

Hariaren teknika?

Ez digute asko eskatzen.

Gehien zer depilatzen da?

Hankak.

Ondo makillatzeko sekretua?

Esku eta produktu onak.

Udalako koloreak?

Laranja eta fuksia.

Makillajea, estaltzeko edo edertzeko?

Azalaren arabera.

Gutxirekin asko lor al daiteke?

Bai.

Itxurak axola al du?

Bai, gero eta gehiago.

Ohiko bezeroak?

Adin guztietako neska-mutilak.