Aitziber Aizpuruk bigarren egin du Oroelgo Igoerako oinezkoen proban

Uztarria.eus 2018ko abu. 13a, 18:17
Aitziber Aizpuru podiumeko bigarren postuan.

Jaca atletismo klubak antolatutako lasterketaren XXI. edizioa izan zen atzokoa, eta Aizpuruk 01:44:18 segundo behar izan zituen Oroel mendira oinez igotzeko.

Aitziber Aizpuru azpeitiarrak bigarren egin zuen atzo, igandea, Jacan jokatutako Oroelgo Igoerako oinezkoen proban. Jaca atletismo klubak antolatutako lasterketaren XXI. edizioa izan zen atzokoa, eta Aizpuruk 01:44:18 segundo behar izan zituen Oroel mendira oinez igotzeko. 10,7 kilometro eta 900 metroko malda dituen proba bukatzen lehen emakumea Isabel Dumall izan zen, 01:34:51 denborarekin, eta Maialen Alvarez hirugarren (01:45:02).