Mikel Larrañagak hirugarren egin du Gipuzkoako Lehen Mailako aizkora txapelketan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 27a, 13:44

Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatu zuten atzo, uztailak 26, Mendaroko Goiñati frontoian. 54 ontzako launa enbor, 60 ontzako launa eta 72 ontzako bina ebaki behar izan zituzten finalean parte hartu zuten sei aizkolariek. Lan hori egiten onena eta azkarrena Ugaitz Mugertza (33:13) izan zen eta hark jantzi zuen Gipuzkoako txapela. Mikel Larrañaga azpeitiarrak (34:62) hirugarren egin zuen.

Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora Txapelketafo finaleko sailkapena:

1- Ugaitz Mugertza: 33:13
2- Iñaki Azurmendi: 34:10
3- Mikel Larrañaga: 34:62
4- Joseba Otaegi: 35:39
5- Julen Alberdi Txikia: 35:48
6- Xabier Zaldua: 39:2