Mintzaneteko bidelaguna eta bidelaria elkarrekin Azpeitian

Uztarria.eus 2018ko uzt. 26a, 11:40

Amaia Garatek (Azpeitia, 1992) eta Alma Hidalgok (Mexiko, 1971) Mintzanet egitasmoan parte hartzen dute. Azpeitiarra bidelaguna da eta Iruñean bizi den mexikarra bidelaria, eta astero Internet bidez euskaraz hitz egiten dute. Aste honetan, baina, aurrez aurre hitz egiteko parada izan dute. "Mintzaneti esker, Almarekin sortutako harremana izugarri politika eta aberatsa da. Ilusio handia egin dit bera ezagutzeak, eta hemendik aurrera horrelako plan asko egingo dugula uste dut", azaldu du Garatek. Hidalgok ere eskerrak eman dizkio Garateri: "Amaiari eta Mintzaneti oso eskertuta nago".

Mintzanet egitasmoak euskaldunak (bidelagunak) eta euskara ikasten ari direnak (bidelariak) Internet bidez harremanetan jarri eta horiek euskara praktikatzeko helburua du.

(Argazkia: Mintzanet)