Saninazioak 2018

Festen atarian, judo erakustaldia egin dute Kimura klubeko kideek plazan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 21a, 16:04

Azken urteetan egin bezala, ikasitakoa plazaratu dute gaur, zapatua, Kimura judo klubeko haur, gazte eta helduek, 12:00etan hasita, plazan. Iaz bezala, aurten ere eguraldia lagun izan dute Kimurako kideek, eta giro ederrean egin dute erakustaldia. Herritar ugari hurbildu da judo ikasleen abileziak ikustera. Festen atariko asteburu honetarako antolatutako egitarauaren barruan eskaini dute erakustaldia Kimurako kideek.

Arratsaldean jarraituko dute gaurko prestatutako ekintzek Perez Arregi plazan. Bertan, Azpeitiko 5. Karting eta Minimotard erakustaldia egingo dute 15:00etan hasita.