Udalaren harrera jaso du Joseba Albizu txirrindulariak

Uztarria.eus 2018ko uzt. 13a, 14:38

Joseba Albizuk Mendiko Bizikletako Europako Ultramaratoi Txapelketa irabazi zuen joan den hilean bigarren urtez jarraian, eta haren garaipena aitortzeko harrera egin dio Udalak txirrindulariari gaur, ostirala, eguerdian. Udaletxeko areto nagusian elkartu dira Albizu, haren senideak, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Estitxu Elduaien Udaleko Kirol batzordeburua, eta Etxeberriak eskerrak eman dizkio Albizuri, "Azpeitiaren izena zabaltzeagatik".

Ekainaren 30ean, Vielhan (Aran bailara, Okzitania) jokatu zen Pedals de Foc proban erabaki zen Europako txapelduna. Azpeitiarrak hamar ordu eta lau segundo behar izan zituen 213 kilometroko eta 7.700 metroko malda dituen lasterketa amaitzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide