Interjai Xistera Txapelketako jardunaldia jokatu zuten igandean Izarraitzen

Uztarria.eus 2018ko uzt. 3a, 11:09

Interjai Xistera Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten igandean Izarraitz pilotalekuan. Binakako bi partida jokatu zituzten 19:00etan hasita. Lehen partidako aurreneko jokoa Retolazak eta Urielek irabazi zuten 15 eta 9, Laloo eta Susoren kontra. Biharren jokoa ere haientzat izan zen, 15 eta 10 nagusitu baitziren. Bigarren partida Antxonek eta Ibarluzeak jokatu zuten Etxeberriren eta Zugaitziren aurka, eta lehen jokoan Antxon eta Ibarlurluzea nagusitu ziren 15 eta 6. Bigarren jokoa ere horientzat izan zen, 15 eta 10 irabazi baitzuten.

Horrenbestez, txapelketan aurrera jarraitzen dute Retolazak eta Urielek eta Antxonek eta Ibarluzeak. Joan den astean hasi zen txapelketa, Cabanillasen (Nafarroa), eta iazko Xistera Zirkuituko senior mailako jokalari onenak ari dira norgehiagoketan lehian. Ligaxka ari dira jokatzen, eta lehen sailkatuek zuzenean lortuko dute finalerako txartela. Hirugarren eta laugarren geratzen direnek, berriz, kiniela jokatuko dute finalera sailkatzeko.