Poteo aldarrikatzailea egingo du Basanderiek asanbladak Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunean

Uztarria.eus 2018ko eka. 28a, 14:22

19:00etan elkartuko dira plazan, eta testu bat irakurriko dute gaurko egunaren harira. Ondoren, "norbera den bezalakoa izateko askatasunaren aldeko aldarria" kalera eramango dute, Transmarikabollo poteoarekin. Kalejira egin ostean Gaztetxera joango dira, Garagardo Festara. Kontzertuaren aurretik hitza hartuko dute berriro.   

Gaur, ekainak 28, LGTBI kolektiboaren Sexu Askatasunaren Aldeko Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, hainbat ekintza prestatu ditu Basanderie asanblada feministak, Danetik jan ber da lelopean.

19:00etan elkartuko dira plazan, eta testu bat irakurriko dute gaurko egunaren harira. Ondoren, "norbera den bezalakoa izateko askatasunaren aldeko aldarria" kalera eramango dute, Transmarikabollo poteoarekin. Erdikalean zehar egingo dute kalejira poteo aldarrikatzailea, eta Gaztetxean bukatuko dute ibilbidea, Garagardo Festan. Han afalduko dute, eta The Oiersen kontzertuaren aurretik, hitza hartuko dute berriro Basanderiek asanbladako kideek.

"Bai, bollerak, trabeloak, tortillerak, desbiatuak eta marikak gara. Berdin dio zer gorputz daukazun, berdin dio norekin oheratzen zaren, berdin dio zenbatekin oheratzen zaren, zeure buruarekin oheratzen zaren edo ez zaren inorekin oheratzen. Norbera baita zer jantzi eta norekin erantzi erabaki behar duena", adierazi dute asanbladako kideek. Horrez gain, herritarrei dei egin diete gaurko antolatu dituzten ekintzetan parte hartzera.