Ikusgai dira arte eta diseinu eskolako ikasleen lanak

Uztarria.eus 2018ko eka. 25a, 21:33

Zabalik da Arte eta Diseinu Ikastegiko (ADI) ikasleen lanen erakusketa. Joan zen ostiralean zabaldu zituen ateak, eta ikusgai izango da uztailaren 1era arte, Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. Bertan, ADIko ikasleek ikasturtean zehar egindako hainbat lan ikus daitezke. Artista txikienen margolanak eta helduen taldeko ikasleen koadroak zintzilikatu dituzte erakusketa aretoko hormetan. Horiez gain, tailua praktikatzen duten artisten lanak ere jarri dituzte ikusgai. 

Astegunetan 18:00etatik 20:00etara bitartean egongo da lanak ikusteko aukera. Asteburuetan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara bitartean.