Ekintzaz jositako eguna prestatu dute Damasoko festak ospatzeko

Uztarria.eus 2018ko eka. 25a, 20:17

Zapatuan ospatuko dituzte auzoko festak Damasoko bizilagunek. Beste urte batez, Damaxi harrera eginez ekingo diote festei. Bazkaria, txaranga-poteoa eta Iagomagoren emanaldiak ere antolatu dituzte larunbaterako.

Damaso auzoko bizilagunek egun osoko egitaraua antolatu dute zapaturako, ekainaren 30erako. Egun horretan ospatuko dituzte Damasoko festak bertan bizi diren lagunek. Txupinazoarekin eta Damaxen jaitsierarekin hasiko da festa, 11:00etan. Ondoren, 11:45ean,  haurrentzako mahai lanak izango dira. Aurten, ez dute helduen lasterketarik antolatu, baina bai gaztetxoena. Beraz, auzoko txikiei zuzendutako lasterketa izango da 11:45ean hasita. Damasotarrak txarangarn eskutik festa giroak hartuko du Damaso eguerdi aldean.  Atsedena hartu ostean, arratsaldean segiko dute egitarauarekin. 

16:00etan jolasak eta merienda izango dira auzoko plazan, eta ondoren, 17:00etan, Iagomago artista gazteak –Damasoko bizilaguna–, magia ikuskizuna eskainiko du. Auzotik irten, eta Alde Zaharrera ere hurbilduko dira.  19:00etan txaranga-poteoa egingo dute damasotarrek. Poteoa bukatutakoan, 20:30ak aldera, Damasoko plazan afaria egingo dute. Umeen txanda izango da aurrena, eta helduena ondoren, 21:30ean. Afalostean ere ez da festarik faltako, eta musikaz girotuko dute gaua. 

Hemen, egitaraua osorik:

11:00etan txupinazoa eta Damaxen jaitsiera.

11:45ean umeentzako mahai lanak.

11:45ean Txikien XIII. Lasterketa. 

12:15ean hamaiketakoa.

12:30ean txaranga-poteoa.

16:00etan merienda.

17:00etan Iagomagoren ikuskizuna.

18:00etan buruhandiak.

19:00etan txaranga-poteoa.

20:30ean umeen afaria.

21:30ean helduen afaria.

23:00etan musika.