Kexa, 1766ko Matxinada kalean pilatutako zaborra dela eta

Uztarria.eus 2018ko eka. 25a, 17:10

Bi herritarrek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Atzo, igandea, ateratakoa da bat, eta gaurkoa da bestea, biak 1766ko Matxinada kalean ateratakoak. Irudiok bidali dituzten herritarrak Bustinzuriko Errebaleko ibai aldean pilatzen den zaborraz kexatu dira. Batak dio "egun askotan" topatzen dutela zaborra pilatuta kale horretan. "Noiz arte jasan behar dugu zerrikeri hau?", salatu du. Beheko argazkia bidali duen herritarra, aldiz, kale horretan dagoen supermerkatuaren aurreko zaborraz kexatu da. Hark esan duenez, bezeroek egunero uzten dute zaborra leku horretan. Hori ez ezik, norbaitek "katuentzako jatekoa" uzten duela salatu du. Bi herritarrek eskatu dute neurriak hartzeko.