Iraurgi Ikastetxeko abesbatzak Erokomerirekin batera agurtu du ikasturtea

Uztarria.eus 2018ko eka. 25a, 15:56

Iraurgi Ikastetxeko abesbatzak ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuen joan den ostiralean, hilak 22an, Soreasu antzokian. Emanaldi berezia izan zen ostiralekoa, abesbatzako gaztetxoek Erokomeri taldeko kideekin elkarbanatu baitzuten oholtza. Ikasturtean zehar Nagore Illarramendirekin ikasitako abestiak eskaini zituzten  Iraurgiko ikasleek, eta Soreasura bertaratu zirenek erritmoz jantzitako kontzertu alaia ikusteko parada izan zuten. Iraurgi Ikastetxeak honako bideo hau egin du ostiraleko irudiekin.