Ruben Aranburu hirugarren sailkatu da Flysch Traileko maratoi erdian

Uztarria.eus 2018ko eka. 24a, 18:10

Gaur goizean jokatu dute Zumaiako X. Flysch Trail mendi lasterketa, eta Ruben Aranburuk hirugarren postuan amaitu du maratoi erdia. Korrikalari azpeitiarrak 1:41:17 denbora behar izan du 22,2 kilometroko ibilbidea osatzeko.

 

Gaur goizean jokatu dute Zumaiako X. Flysch Trail mendi lasterketa, eta Ruben Aranburu azpeitiarra podiumean sartu da. Guztira, lau proba jokatu dituzte, eta maratoi erdian parte hartu du Aranburuk. Hain zuzen ere, hirugarren postuan amaitu du proba: 1:41:17 denbora behar izan du 22,2 kilometroko ibilbidea osatzeko. Lehen sailkatuak, Aitor Mimenzak, 1:39:12 denboran bukatu du lasterketa, eta, bigarren postuan, Ibai Makazaga sailkatu da (1:39:28).