Suak eta dantzariek alaitu dute plaza San Juan gauean

Uztarria.eus 2018ko eka. 24a, 13:52

Giro ederrean ospatu zuten San Joan gaua atzo herrian. 19:30ean, afari-merienda egin zuten plazan: herritarrek jatekoa eraman zuten, eta gune bat egokitu zuten jateko. Horrez gain, Añota sagardotegiari esker, txotxa ere izan zen. Ondoren, 22:00etarako, sua piztu zuten, eta dantzak eta musikak hartu zuten plaza. Antxieta Musika Eskolako ikasleek eta Kbeat musika taldeak girotu zuten musikaz, eta Luix Beltza eskolako dantzariak aritu ziren suaren inguruan dantzan.