Oñazko plazako etxolatxoa berritu dute

Uztarria.eus 2018ko eka. 22a, 18:31

Hainbat eraberritze lan egin ditu Udalak Oñazko auzogunean. Alde batetik, plazako aterpea edo etxolatxoa berritu dute, "egoera kaxkarrean" zegoelako. Etorkizunean aterpe horretan umeen aisialdirako jolas lekua jartzea da asmoa, eta horretarako harremanetan daude Oñazko auzotarrak eta Udala. Bestetik, plazan dagoen zuhaitzak zoruan irekitako arrakalak bete dituzte.

Herritarrek Denon Artean prozesuaren barruan egindako eskariei erantzunez egin dituzte lanok. Obren aurrekontua 10.920 eurokoa izan da.