Kolorez eta pozez bete da kiroldegia, Loretoki taldeko gimnasten erakustaldian

Uztarria.eus 2018ko eka. 22a, 14:42

Loretoki gimnastika erritmikoko taldeak 2017-2018 ikasturte amaierako erakustaldia egin zuen atzo, osteguna, kiroldegian. 18:30ean hasita, ikasturtean zehar landutako piezak erakutsi zituzten maila guztietako ikasleek. Guztira, 80 bat lagun bildu ziren atzoko jaialdian, eta mugimenduz, kolorez eta pozez bete zuten kiroldegia.