San Fermin festetara irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2018ko eka. 21a, 15:02
Baigerako lagunek iazko sanferminetan. (Baigera)

Uztailaren 12an San Martin egoitza aurretik irtengo da autobusa 8:30ean Iruñera. Astelehenean zabalduko dute autobuserako izen-ematea. 

Urtero bezala, Iruñeko sanferminetara joateko irteera antolatu du Baigera Azpeitiko Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak, uztailaren 12rako. Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez. Astelehenean, hilak 25, irekiko dute izen-ematea, eta interesa dutenek uztailaren 9ea arte izango dute horretarako aukera. Izen-ematea Baigerako bulegoan egin behar da, astelehenetik osteguneta, 10:30etik 12:30era bitartean.

Uztailaren 12an San Martin egoitza aurretik irtengo da autobusa 8:30ean. Bidaiaren kostua 20 euro izango da, baina autobusaz gain bazkaria nahi duenak 35 euro ordaindu beharko ditu.