Oñatzen eta Urrestillan ez ezik, Azpeitiko plazan ere San Juan sua piztuko dute zapatuan

Uztarria.eus 2018ko eka. 20a, 21:24
Iazko San Juan suaren ekitaldia.

Sua 22:00etatik aurrera piztuko dute plazan, Antxieta Musika Eskolako ikasleek, Luix Beltza dantza eskolako ikasleek eta Kbeat musika taldeak girotuta.

Urteko gaurik motzena iristear da, eta Azpeitiko txoko desberdinak prest daude sua pizteko. Azken urteetan egin duen bezala, Azpeitiko Udalak herriko plazan antolatu du jaialdia. Suaren emanaldiaren aurretik, afari-merienda egiteko aukera izango dute herritarrek, 19:30etik aurrera. Udalak agertu duenez, "herritarrek jatekoa eraman beharko dute, eta txotxa izango da bertan". Sua, berriz, 22:00etatik aurrera piztuko dute, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek, Luix Beltza dantza eskolako ikasleek eta Kbeat musika taldeak girotuta.

Oñatzen ere festa giroa nagusituko da asteburuan. Sanjoanetako ekintzak larunbatean eta igandean egingo dituzte. Urrestillan joan den astean hasi ziren sanjuanak ospatzen, eta asteburu honetan, jaien azken txapan sartuko dira. Sanjuanetako azken egunak, ordea, ekitaldiz beteta izango dituzte urrestildarrek.