Eskualdeko talde feministek 'Emakumeon argazkia' aterako dute bihar Azpeitian

Uztarria.eus 2018ko eka. 20a, 13:57

Emakumeon argazkia egingo dute bihar, osteguna, Olazko Andre Mariaren plazan. Eskualdeko talde feministek deituta, Gauak eta kaleak gureak dira lelopean elkartuko dira hainbat emakume argazkia ateratzeko. Ekimenaren deitzaileek 19:00etarako egin dute deialdia. 

Eskualdeko talde feministak nahiz aldarri feministekin bat egiten duten emakumeak animatu dituzte biharko argazkira.