Gazteria Sailaren udaleku irekien inguruko bilera irekia izango da bihar, gurasoei zuzenduta

Uztarria.eus 2018ko eka. 20a, 13:06
Iazko udaleku irekietako argazkia.

Bertan, gaztetxoek datozen asteetan egingo dituzten ekintzen inguruko informazio zehatza emango dute hezitzaileek.

Astelehenean, ekainaren 25ean, hasiko dira Azpeitiko Udalaren Gazteria Sailak antolatutako udaleku irekiak. Data horren atarian, udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoei zuzendutako batzarra deitu du Gazteria Sailak biharko.

Bertan, gaztetxoek datozen asteetan egingo dituzten ekintzen inguruko informazio zehatza emango dute hezitzaileek. Besteak beste, hizpide izango dituzte zaintza zerbitzuaren gaineko xehetasunak, haurrek egingo dituzten txangoetarako autobusen ordutegiak, ekintza jakinetara eraman beharko dituzten arropak... Batzarra 19:00etan izango da, Gaztelekuan.