Pako Aristik 'Maitatu zure egunak' liburua aurkeztu du

Uztarria.eus 2018ko eka. 19a, 20:07
Pako Aristi gaur, liburuaren aurkezpen ekitaldian (Erein).

Poesia liburu bat eramatea soinean, eraman daitekeen "altxorrik ederrena" dela agertu du gaur Aristik, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan egindako aurkezpen ekitaldian.

Pako Aristik (Urrestilla, 1963) gaur, asteartea, aurkeztu du Maitatu zure egunak poesia liburua, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Aristik adierazi duenez, "kontsumismoaren gailurrean garen honetan", poesia liburu bat eramatea soinean eraman daitekeen "altxorrik ederrena" da. Aristiren seigarren poesia liburua Erein argitaletxearen eskutik kaleratu du, eta salgai jarri dute argitaletxearen webgunean.

Esteka honetan ikus daitezke gaur goizean Donostian egin duten aurkezpeneko irudiak eta bideoa.