Izarraizko Atea parkeko ur txorroak ireki dituzte

Uztarria.eus 2018ko eka. 19a, 18:13

Ireki dituzte dagoeneko Izarraizko Atea parkeko ur txorroak. Aurreko urteko uztailean zabaldu zuten Loiolako etorbidetik gertu dagoen aisialdirako berdegunea. Udalaren arabera, "aste honetako eguzki eta tenperatura altuen iragarpena" dela eta erabaki dute ur txorroak orain irekitzea. Udalak azpimarratu duenez, "ezingo da ur putzuan animalirik sartu", eta, era berean, eskatu du "hondakinak edukiontzietara ondo sailkatuta botatzea, zakurrak lotuta ibiltzea eta errespetuz jolastea".