'Matxin II'.a erremontista ohia omendu du Zumaiako Pilotarien Batzarrak

Uztarria.eus 2018ko eka. 19a, 16:45

Zumaiako Pilotarien Batzarrak Manuel Agirrezabala Matxin II.a (Matxinbenta, Azpeitia, 1961) erremonte jokalari ohia omen du urteko bilkuran. 

Joan zen igandean egin zuten Zumaiako Pilotarien Batzarreko kideek urteko batzarra eta hainbat egitasmo antolatu zituzten egun horretarako, eta omenaldietarako tartea hartu zuten bazkalostean. Aurten, pilotaria izandako edo pilotarekin lotura estua izan duten pertsonak edo taldeak omendu zituen Zumaiako Pilotarien Batzarrak, eta tartean zen Matxin II.a. Matxinbentarrak 1989ko uztailaren 25ean egin zuen profesionaletan debuta, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Erremonteko jokalari profesional ibilbideari 2003an eman zion bukaera Agirrezabalak.

Matxin II.a ez ezik, Manuel Mugerza zesta-puntako jokalari ohia eta Gloria Agirre Txikita de Aizarna erraketista ere omendu zituzten. 

(Argazkiak: Javier Carballo)