Ilunpe Berria Txapelketatik kanpo gelditu da

Uztarria.eus 2018ko eka. 18a, 20:17

Azpeitiko pilota elkarteak atzo jokatu zuen finalerdia, eta 2-1 galdu zuen Aurrera Tolosaren aurka.

Ilunpek ez du XV. Berria Txapelketako finala jokatuko. Atzo, igandea, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zuten finalerdia Aurrera Tolosaren aurka, eta 2-1 galdu zuten Azpeitiko pilotariek. Kadete mailan, Unai Alberdik eta Jakes Elosegik 22-15 galdu zuten; jubeniletan Julen Egigurenek eta Gorka Iriartek 22-14 irabazi zuten partida, eta senior mailan Jon Alberdik eta Dani Murgiondok 22-18 galdu zuten. Horrenbestez, Ilunpe ez da larunbatean Hernanin jokatuko den finalean izango.