Realak irabazi du infantil nesken Azpeitia Cup

Uztarria.eus 2018ko eka. 17a, 17:42

Reala da infantil nesken Azpeitia Cup txapelketako irabazlea. Gaur eguerdian jokatu du taldeak finala Osasunaren aurka, eta 1-1 berdindu ondoren, penaltietan erabaki da nor izango zen irabazlea. Hirugarren eta laugarren postuak, berriz, Bartzelonak eta Athletickek lortu dituzte. Nabarmendutako futbolariaren oroigarria Bartzelonako Noah Bezisek jaso du, eta nabarmendutako atezainik onenarena Zarautz taldeko Intzak Iradik. Gipuzkoako jokalari onenaren saria Oihana Agirregomezkortak jaso du, eta afizio onenaren saria, berriz, Barakaldoko Pauldarrak jaso zuen.

Atzo hasi zen infantil nesken Azpeitia Cup futbol txapelketa, eta guztira, 35 taldek parte hartu dute.

(Argazkiak: Azpeitia Cup eta Uztarria)