Azoka Plazaren proiektua, Udako Ikastaroetan

Uztarria.eus 2018ko eka. 16a, 14:10

Ikastaroa atzo, ostirala, izan zen Soreasu antzokian, eta 60 lagunek parte hartu zuten bertan. Azpeitiko Azoka Plazaren eta Elikagunearen egitasmoak agertu zituen Josu Labaka zinegotziak.

Udako Ikastaroen barruan, Elikadura jasangarri bateruntz, landa eramuko elikagaien kontsumoa eta eskaera ikastaroa antolatu zuten EHUk eta Landaola federazioak, elkarlanean. Ikastaroa atzo, ostirala, izan zen Soreasu antzokian, eta 60 lagun inguruk parte hartu zuten bertan. Elikadura jasangarriaren harira, ikastaroan parte hartu zutenek udal politika eta esperientzia desberdinak ezagutzeko aukera izan zuten eta esperientzia horietako bat, Azpeitikoa izan zen.

Josu Labakak, Zerbitzu Orokorretako zinegotziak, azaldu zituen azoka plazako eraikinaren berritze prozesua eta Elikagunearen gakoak. Labakak agertu zuenez, Azoka plaza eta Elikagunea "ekoizle, baserritar, erakunde eta merkatariekin adostutako" egitasmoak dira eta "herriko ekonomia eta lehen sektorea sustatzea" nahi izan dute.

Azpeitiko esperientziarekin batera, Lea Artibaiko (Bizkaia) jangela kolektiboak eta Nafarroako elikadura burujabetzaren eredu berriak azaldu zituzten ikastaroan.