Albaola Itsas Kultur Faktoriaz hitzaldia eskainiko du Jon Maiak igandean Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2018ko eka. 15a, 14:04

San Juan baleontziaren erreplika egiten ari dira Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian, Euskal Herriko itsas historia gogorarazteko. Gai horren bueltan solasean ariko da Jon Maia, 11:00etan hasita. San Juan baleontziaren inguruan elkarrizketa egin zion Uztarriak Iosu Salegi azpeitiarrari aldizkariaren 172. zenbakian.

Nabarralde Fundazioko Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, Albaola Itsas Kultur Faktoriari buruzko hitzaldia eskainiko du Jon Maiak igandean Sanagustin kulturgunean. Solasaldia 11:00etan hasiko da, eta nahi duen oro hurbil daiteke azalpenak entzutera. 

Duela lau urte ingurutik San Juan itsasontziaren erreplika egiten ari dira Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian, Euskal Herriko itsas historia gogorarazteko. Tailerra ez ezik, museoa ere bada Albaola. San Juan baleontzia 1563an eraiki zuten Pasaian, eta handik bi urtera hondoratu zen Kanadako kostan. Mendeak ur izoztuetan pasatu ondoren, argitara atera zen duela ia berrogei urte. Ordutik, ikerketa zientifiko askoren begirune izan dira baleontziaren arrastoak, eta 2013an Munduko Urazpiko Ondarearen sinbolo izendatu zuen UNESCOk.

San Juan baleontziaren berreraikuntza lanetan aritutakoa da Iosu Salegi azpeitiarra. Albaolaren eta erreplikaren inguruan elkarrizketa egin zion Uztarriak Salegiri aldizkariaren 172. zenbakian. Elkarrizketa, hemen