Gaur jokatuko dituzte Gomazko Paleta Txapelketaren finalaurreko itzulerako partidak, Urrestillan

Uztarria.eus 2018ko eka. 14a, 12:55

Urrestillako Txikuri pilotalekuan izango dira Gipuzkoako Herriarteko I. Gomazko Paleta Txapelketako hiru norgehiagokak, 19:00etatik aurrera. Azpeitiarrek Zumarragaren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Azpeitiko palistek Gipuzkoako Herriarteko I. Gomazko Paleta Txapelketaren finalaurreko itzulerako partidak jokatuko dituzte gaur, osteguna. Urrestillako Txikuri pilotalekuan izango dira hiru norgehiagokak, 19:00etatik aurrera, eta azpeitiarrek Zumarragaren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Ez dago ezer erabakita; izan ere, Azpeitiko palistak 2 eta 1ekoarekin iritsiko dira finalerdietako itzulerako partidetara, eta Urrestillan jokatuko duten kanporaketan erabakiko da azpeitiarrak finalera sailkatuko diren ala ez.

Azpeitiko palistek ekainaren 9an, joan den zapatuan, jokatu zituzten Gomazko Paleta Txapelketako finalerdietako joaneko partidak, Zumarragan. Urtzi Lopetegik jokatu zuen aurreneko partida Mikel Rodriguezen aurka buruz buru, eta 20 eta 13 nagusitu zen azpeitiarra. Bigarren partida, binakakoa, Eneko Martijak eta Oier Alkortak jokatu zuten Jon Anduezaren eta Josu Vianaren aurka, eta azpeitiarrek ezin izan zuten irabazi: 11-20 bukatu zen partida. Hirugarrena, zazpi koadroren barrukoa, Asier Egigurenek jokatu zuen, eta partida estua jokatuta, 20 eta 19 nagusitu zen. Bi norgehiagoka irabazi zituzten Azpeitiko palistek, baina tantoz, Zumarraga aurretik geratu zen.