Sareren Futbito Txapelketa Herrikoiko ligako eta kopako finalaurrekoak, erabakita

Uztarria.eus 2018ko eka. 13a, 19:59
Txapelketan parte hartzen ari den taldeetako bat. (Azpeitiko Sare)

Ligako finalaurrekoak astelehenean eta asteazkenean jokatuko dituzte; kopakoak, berriz, asteartean eta ostegunean. Partida guztiak 19:00etan izango dira, Betharramen. Bi finalak ekainaren 23an, larunbatez, jokatuko dituzte, plazan.

Maiatzaren 7an eman zioten hasiera Sareren Futbito Txapelketa Herrikoirari. Bederatzi taldek parte hartu dute lehiaketan, eta atzo amaitu zituzten liga erregularreko partidak. Horrenbestez, ligako zein kopako finalaurrekoak erabakita gelditu ziren.

Lehen fase hori bukatuta, astelehenean eta asteazkenean jokatuko dituzte ligako finalaurrekoak. Astelehenean Hilarte eta Txifor taldeak lehiatuko dira, eta asteazkenean, Txominekuek eta Psikotek taldeen txanda izango da.

Kopako finalaurrekoak, berriz, asteartean eta ostegunean jokatuko dituzte; Korrale eta Dandelion taldeak lehiatuko dira asteartean; ostegunean, berriz, Ekuprix eta Gaztetxie taldeak. Partida guztiak 19:00etan jokatuko dira, Betharramen.

Ligako eta kopako finaletan zein talde arituko diren finalaurrekoetan erabakiko da, eta bi finalak Azpeitiko plazan jokatuko dituzte ekainaren 23an, larunbatez, 16:00etatik aurrera.

Hona hemen, taldeen argazki batzuk: