Bertan behera utzi dute ostiralean egitekoak ziren ibai garbiketa

Uztarria.eus 2018ko eka. 13a, 19:37
Iazko ibai garbiketako irudia.

"Ibaiko urak handi datoztenez, eta ostiralerako eguraldi txarra igarrita dagoela ikusita" erabaki dute ibai garbiketa ez egitea.

Urola ibaiaren Azpeitiko zatia garbitzekoak ziren herriko ikastetxeetako ikasleak ostiral goiz honetan, baina bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Ibai garbiketa eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan antolatu ohi dute urtero, baina "ibaiko urak handi datoztenez, eta ostiralerako eguraldi txarra igarrita dagoela ikusita", ibai garbiketa ez egiteko hautua hartu dute, ibaien egoera ikusita, "arriskutsua" izan daitekeelakoan. 

Oraingoz, ez dute beste datarik zehaztu ibai garbiketa egiteko.