Ostiraletik aurrera eskatu ahal izango dira Global Training bekak

Uztarria.eus 2018ko eka. 13a, 12:47

Sei hilabetez atzerriko enpresetan eta erakundeetan praktika ordainduak egiteko aukera izango dute langabezian dauden 60 gaztek. Uztailaren 16a bitartean eman ahal izango da programan izena, webgunearen bidez. 30 urtetik beherako gazteek eska ditzakete bekak.

Unibertsitate titulazioa edo goi mailako Lanbide Heziketa ikasketak dituzten gazteentzat 60 Global Training beka eskainiko dituzte Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak aurten ere. Programa horri esker, sei hilabetez atzerriko enpresa eta erakundeetan beren profil akademikoarekin eta profesionalarekin zer ikusia duten praktika ordainduak egiteko aukera izango dute langabezian dauden 30 urtetik beherako gazteek.

Programan parte hartzeko izen-ematea ostiralean zabalduko dute, eta uztailaren 16ko 12:00ak baino lehen egin beharko da. Izena, berriz, honako webgune honetan eman ahal izango da.

Honako baldintza hauek bete behar dira beka eskatzeko:

  • Diplomatua ala lizentziatua izatea edo goi mailako Lanbide Heziketako titulua izatea.
  • 30 urte baino gutxiago izatea 2018ko urtarrilaren 1ean.
  • Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan erroldatuta egotea, gutxienez, urtebetez.
  • Atzerrian sei hilabetetik gorako praktika egonaldia egiteko beste bekarik jaso ez izana.
  • Ingeles maila altua edo ona izatea. Lizentziatuek C1 eta goi mailako Lanbide Heziketa tituludunek B2.
  • Praktikak eskainiko dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
  • Laguntza publikoak jasotzeko aukera ukatzen duten dministrazioaren edo bide penalaren zigorrik ez izatea.

Hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • CVa ingelesez eta gaztelaniaz.
  • Motibazio gutuna (ingelesez eta gaztelaniaz).
  • Argazkia, karneterako tamainakoa.
  • Titulu ofizialak (originala eta kopia): kasu honetan, originala eta kopia konprobatu eta kopian zigilua jarri (kopia norberak gorde). Ikasketak 217an bukatu eta titulu ofiziala oraindik jaso ez bada, espediente akademikoa aurkeztu ahal izango da, kreditu guztiak egin izana justifikatzeko.
  • Hizkuntzen titulu ofizialaen kopia.
  • Aitorpena (webgunetik deskargatu behar da).
  • NANaren fotokopia.
  • Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan gutxienez urtebetez erroldatuta zaudela ziurtatzen duen agiria.