Errepikatzeko moduko kontzertua

Uztarria.eus 2018ko eka. 12a, 12:29

Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan, kontzertu bana eskaini zuten Deus Ez eta Voltaia taldeek igandean, Sanagustin kulturgunean. Rock kontzertuez gozatu ahal izan zuten bertaratutako lagunek, eta Kulturaz kooperatibak azaldu duenez, "errepikatzeko moduko" kontzertuak izan ziren igandekoak. Bi taldeek ere esker ona agertu diote Sanagustini Facebooken, gustura egon zirelako bertan. (Argazkiak: Alberto Beloki)