'Biblia eta bortizkeria eza' hitzaldi sorta emango dute bihartik ostegunera Loiola Zentroan

Uztarria.eus 2018ko eka. 11a, 19:22
Joan Morera. (Bartzelonako Elizbarrutia)

Joan Morera jesuitak emango ditu hiru hitzaldiak. 19:00etan hasiko dira hiru egunetako saioak.

Biblia eta bortizkeria eza izenburuarekin hitzaldi sorta entzuteko aukera izango da bihartik ostegunera bitartean Loiolako Santutegiko Loiola Zentroan.

Joan Morera jesuita izango da hizlaria hiru egunetan, eta hitzaldi guztiak 19:00etan hasiko dira. Egun bakoitzean gai nagusiarekin zerikusia duen gai bat landuko dute. Bihar, Hainbeste bortizkeriaren erdian bortitza ez den Jainkoa? galderatik abiatuko du solasaldia Morerak; asteazkenean, berriz, Gaiztoekiko erantzuna: 'Zerbitzaria' izango da jorratuko duen gaia; eta osteguneko azken saioan, Zapaltzaileekiko erantzuna: Jesusen hirugarren bidea izango du hizpide.

Hitzaldiak irekiak eta doan dira. Loiolako Liburutegiko sarreran dago Loiola Zentroaren egoitza.