Ekainaren 10eko giza katea

Jarraitu erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea zuzenean

Uztarria.eus 2018ko eka. 10a, 12:42

100.000 lagunek baino gehiagok egin dute bat Gure Esku Dago plataformak erabakitzeko eskubidearen alde deitutako giza katearekin. Azpeititik 1.500 lagun baino gehiago joan da Donostia, Bilbo eta Gasteiz arteko giza katean parte hartzera; 201,9 kilometroko bidean beren aletxoa jartzera. Uztarria Komunikazio Taldeak mobilizazioaren berri emango du ahalik eta zabalen. Giza katearen zuzeneko kontakizuna ikus daiteke honako bideo honetan. 

Giza katea 12:00etan hasiko da, eta azpeitiarrek Zumaia eta Getaria arteko errepidean beteko dute beren lekua. Bakarkako, taldeko nahiz giroaren argazkiak bildu nahi ditu Uztarriak.

Bidali zure argazkiak

Goizean zehar irudiak atera eta Uztarriari bidali nahi izanez gero, idatzi mezua 607-498-725 telefono zenbakira edo uztarria@gmail.com helbide elektronikora.