Urrestillako sanjuanak 2018

Gau luzeko San Juan festei ekiteko prest daude Urrestillan

Uztarria.eus 2018ko eka. 8a, 20:14

15etik ekainaren 26ra arte, denetariko ekintzak egingo dituzte Urrestillan. Besteak beste, ez dira faltako bazkari-afariak, sanjuanetako pilota jaialdia, sorgin poteoa, kontzertuak, San Juan sua eta zuhaitzaren entierroa. Aurten, gau luzeeneko jaiak lelopean ospatuko dituzte sanjuanak urrestildarrek. 

Gelditu gabe dabiltza Urrestillako Festa Batzordeko kideak. Izan ere, Sanjuandegiko festetan beren aletxoa jarri ostean, datorren astean hasiko dira San Juan festak ospatzen, eta gaur, ostirala, atera dute argitara aurtengo jaietarako prestatutako egitaraua. Ekainaren 15etik ekainaren 26ra arte, denetariko ekintzak egingo dituzte Urrestillan, haurrei, gazteei zein helduei zuzenduta. Ez dira faltako urteroko hitzorduak, hala nola sanjuanetako pilota jaialdia, tortila patata txapelketa, sorgin poteoa, kontzertuak, mus txapelketa, bazkari-afariak, San Juan sua eta zuhaitzaren entierroa. Aurten, gau luzeeneko jaiak lelopean ospatuko dituzte festak Urrestillan, eta ziur, parrandaren bat edo beste luzatzen duen sorginik izango dela bazterretan.

Hona hemen aurtengo sanjuanetarako prestatu duten egitaraua, osorik: 

Ekainak 15,ostirala:

22:00 Pilota partidak Txikuri pilotalekuan.

 Ekainak 16, zapatua:

16:00 Krosserako izen-ematea.

17:00 Herri krosa. 

19:30 Benta Zaharreko Mutiko Alaiekin kantu-jira.

Ekainak 17, igandea. Jubilatuen Eguna:

13:00 Hamaiketakoa.

14:00 Bazkaria.

Bazkalondoren, kantaldia trikitilariekin.

Ekainak 22, ostirala. Gazte Eguna eta Sorgin Gaua:

19:00 Sorgin poteoa.

19:30 Unidad Alavesa.

21:00 Gazte afaria.

23:00 Kontzertuak: Willis Drummond eta Bad Sound System.

Ekainak 23, zapatua. San Juan bezpera:

20:00 Poteo herrikoia.

21:00 Pregoia eta festen hasierako suziria. Ondoren, herri afaria.

00:00 San Juan zuhaitzaren sartzea. 

00:30 San Juan sua piztu eta suaren inguruan dantzaldia. Ondoren, Laket taldearekin erromeria.

Ekainak 24, igandea. San Juan Eguna.

11:45 Azpeitiko Udal Musika Banda.

13:00 Buruhandiak.

17:30 Lore Kolore ipuin kontalaria.

Ondoren, merienda.

20:15 AGL Saloiko dantza emanaldia.

Ekainak 25, astelehena. San Juan Txiki.

12:30 Sagardoa dastatzeko.

14:00-14:45 Mus txapelketarako izen-ematea.

15:15 Mus txapelketa.

16:00 Puzgarriak.

17:30 Merienda.

 Ekainak 26, asteartea. San Juan Hirugarrena. 

17:00 Umeentzako jolasak.

18:30 Tortilla patata lehiaketa.

Ondoren, afari-merienda.

21:00 zuhaitzaren entierroa.