Bidali igandeko giza katean ateratako argazkiak Uztarriara

Uztarria.eus | Politika | Argazkia
2018-06-08 16:29

Independentziaren aldeko giza katea deitu du Gure Esku Dagok iganderako, eta Azpeitian 1.100 lagunek baino gehiagok eman dute izena egitasmoan parte hartzeko. Hori dela eta, herritarren argazkiak jaso nahi ditu Uztarriak, ondoren, giza katearen argazki bilduma osatzeko eta webgune honetan ikusgai jartzeko. Bakarkako, taldeko nahiz giroaren argazkiak bildu nahi ditu Uztarriak igandean. Goizean zehar irudiak atera eta horiek Uztarriari bidaltzeko idatzi mezu bat uztarria@gmail.com helbidera.

Giza katea 12:00etan hasiko da, eta azpeitiarrek Zumaia eta Getaria arteko errepidean 32, 33, 34 eta 35 kilometroetan egon beharko dute. Azken asteotan herriko hainbat arlotako lagunek erabakitzeko eskubidearen aldeko zenbait arrazoi plazaratu dituzte, eta Azpeitiko Gure Esku Dago-k bideoa egin du horien adierazpenekin. Giza katera Azpeititik doazen pertsonentzat zenbait argibide plazaratu ditu gaur Azpeitiko GEDk. 

2014ko ekainaren 8an ere ehunka Azpeitiarrek hartu zuen parte Gure Esku Dagok deitutako aurreneko giza katean. Orduko hartan, Durango eta Iruñea lotu zituen giza kateak, eta azpeitiarrak Zumarraga eta Ezkio-Itsaso arteko errepidean jarri ziren.

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa