Kolorez eta magiaz jantzi dute musika Juan Antxietakoen ikasturte bukaerako jaialdian

Uztarria.eus 2018ko eka. 8a, 13:58

Ikasturtean ikasitakoak plazaratu zituzten atzo Juan Antxieta musika eskolako ikasleek Soreasu antzokian, urteroko ikasturte bukaerako jaialdian. Soreasu leporaino bete zen, beste behin, ikasle gazteen emanaldirako; eta, azkenaldian musika eskolaren jaialdietan ohi duten bezala, konpainiarik ez zuten falta izan musikari gaztetxoek oholtza gainean ere. Udal Musika Bandak, Mireia Galarza eta Gurutze Eizmendi aktoreek, Ekaintxok, Jago Magok eta San Martin egoitzako egoiliarrek bat egin zuten ikasleekin Kolorea+Ilusioa=? ikuskizunean.

Gustura aritu ziren ikasleak eta gonbidatuak, eta gustura egon ziren ikusleak ere, ikasturtea agurtzetzeko ekitaldian. Bukaeran, denek abestu zuten Zorionak zuri; izan ere, 35 urte bete ditu aurten Juan Antxieta musika eskolak, eta urtebetetze hori gogoratu zuten atzo iluntzeko jaialdian.