Ekainaren 10eko giza katea

Giza katerako hainbat ohar eta argibide

Uztarria.eus 2018ko eka. 8a, 12:35

Azpeitian, dagoeneko, 1.300 pertsona inguruk eman dute giza katerako izena, baina oraindik ere bada horretarako aukera: gaur, ostirala, Azoka Plazan, 17:30etik 20:00etara; eta bihar, zapatua, 10:00etatik 13:00etara. Azpeitiarrek 32, 33, 34 eta 35 kilometroak beteko dituzte, eta hamabi autobus aterako dira igandean 09:30ean anbulatorioaren aurretik (autobuserako izen-ematea ere zabalik dago).

 

Zenbait argibide tekniko eman nahi ditugu, Gure Esku Dago dinamikak antolatu duen giza katerako bi egun falta diren honetan. Azpeitian, dagoeneko, 1.300 pertsona inguruk eman dute giza katerako izena, baina oraindik ere bada horretarako aukera: gaur, ostirala, Azoka Plazan, 17:30etik 20:00etara; eta bihar, zapatua, 10:00etatik 13:00etara. Azpeitiarrek 32, 33, 34 eta 35 kilometroak beteko dituzte, eta hamabi autobus aterako dira igandean 09:30ean anbulatorioaren aurretik (autobuserako izen-ematea ere zabalik dago).

GEDk autobusez bertaratzea gomendatu du, baina, hala ere, autoz joaten direnentzat aparkalekuak egokituko dituzte. 32 eta 33 kilometroetako lagunek Indaux lantegian eta haren inguruetan aparkatu ahal izango dute. Aldiz, 34 eta 35 kilometroan egotea egokitu zaien herritarrek Santiagoko hondartzaren inguruan edo Zumaiako herrigunean aparkatu beharko dute. Kilometro guztietara doazen autoak Zumaiatik joatea eskatu du GEDk, autobusak beste norabidetik joango direlako. Herritarrek 10:30erako dagokien kilometroetan egon beharko dute, eta giza katea 12:00etan hasiko da. Giza katea bukatzean, lehentasuna autobusek izango dute, eta autoak ezingo dira mugitu 13:00ak arte.

Bestelako ohar batzuk ere eman ditu GEDk:

  • Errepidearen eskuineko aldean kokatuko gara (antolatzaileek bestelakorik esaten ez badute, behintzat)
  • Segurtasun arauak errespetatu: bide bazterrean egon, eta tentuz ibili autoekin eta autobusekin. Izan ere, hainbat zatitan ez dute errepidea moztuko.
  • Adinekoa bazara, aulkia eman.
  • Haurrak badituzu, zure telefono zenbakia idatzi haurrari.
  • Zaindu ingurua: zaborrak bildu eta eraman.
  • Giza katea amaitzen denean, era ordenatuan alde egin eta antolakuntzako kideei kasu egin.
  • Sare sozialetan ekimenaren berri zabaltzen lagundu. Eta giroa berotzeko musika tresnak ematea nahi dituena, ongietorria izango da!

Hona hemen aparkalekuen azalpen irudiak: