Zaborrak jasotzeko eskatzen

Uztarria.eus | Herria | Argazkia
2018-06-07 17:31

Herritar batek Uztarriari igorritako argazkia da honako hau. Hark azaldu duenez, gaur atera du irudia. Argazkiaren igorlearen arabera, "joan den asteburuan Julian Elorza hiribidean bertako gaztetxoek sortutako zikinkeria ageri da argazkian", baita auzuneko bizilagun baten lorontziko lurra ere. "Aste guztian zehar ez da  zabor biltzailerik agertu; oporretan ote?", salatu du argazkiaren igorleak. 

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia JosuExp | 2018-06-07 : 18:22

Egunero pasatu naiz hortikan. Harritua bizilagun batek berak ere ez duelako jaso horko plastiko bakar bat ere lurretik. Muturren aurrean egonda ere. Dendako saltzaileak ere ez. Dena beti besteak egin behar dute.
Etxe aurrean plastikoak bota eta beste aldera begiratu,
hori da nahi dugun eredua. Argazki bat atera, jaso beharrean, eta hori besteen lana da esanez.
Lotsagarria, argazkia ateratzea baino gutxiago kostatzen zen jasotzea. Ez gea urrutira iritsiko argazki hau bidali duen bezalako herritarrekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa