Babestutako etxebizitzen informazioa emateko bulegoa irekita dago Betharramen

Uztarria.eus 2018ko eka. 7a, 14:17

Esklabetako inguruan eraiki behar dituzten babestutako eta tasatutako 129 etxebizitzei buruzko informazioa eta argibideak emateko bulegoa ireki du Udalak Betharrameko erakusketa gelan (argazkian), etxebizitza eskaintza horretan interesa duten herritar guztien eskura. Hilaren 22ra bitartean, astelehenetik ostiralera irekiko dute bulegoa, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)