Alex Silva kazetaria Legebiltzarrean izan da EITBren erreformarako Eusko Legebiltzarreko ponentziak gonbidatuta

Uztarria.eus | Politika | Argazkia
2018-06-07 09:38

Kazetarien Euskal Elkargo eta Elkartearen ordezkaritza bat, tartean Alex Silva azpeitiarra, Eusko Legebiltzarrean izan zen astelehenean EITBren erreformarako Eusko Legebiltzarreko ponentziak gonbidatuta. Silvak azaldu duenez, "EITBren optimizazioa, modernizazioa eta razionalizazioa" defendatu zuten Kazetarien Euskal Elkargo eta Elkarteko ordezkariek. Hori ez ezik, gaiaren inguruan egin duten inkestaren berri ere eman zuten. "Ondoren, alderdi bakoitzeko ordezkariek galderak egin zituzten boto gutxienetik-boto gehienerako ordenean. Lehenengo erantzunen errondan hartu genuen hitza probintzietako ordezkariok. Alderdietako kideek bigarren galderen erronda ere eskatu zuten. Eta hor ere erakundeetako ordezkari guztiok hartugenuen hitza", azaldu du Silvak.

Ponentzia itxia da, eta ezin dute jakinarazi egindako galderen eta emandako erantzunen berri. Dena den, Silvak esan du alderdiak elkargoak "proposatutakoarekin eta emandako argudioekin bat" agertu zirela, "oro har". "Guk zortzi proposamen zehatz egin genituen etorkizuneko EITB lehiakorra izan dadin, audientzia emaitzekin loturarik izan gabe".

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa