Al-Anon Gipuzkoako alkoholikoen senideen elkarteak adierazi du hango kideak astelehenero biltzen direla Azpeitian, alkoholismoak senideei nola eragiten dien hausnartzeko eta haien bizipenak partekatzeko. Soreasu kaleko 2. zenbakian duten lokalean elkartzen dira astelehenetan, 20:00etatik aurrera.
Hain zuzen ere, joan den ostiraleko Gipuzkoako Hitza astekariak alkoholismoaren gaia jorratu zuen. Alkoholiko Anonimoak erakundearen batzar baten kronika eta hango kideen testigantzak jaso zituen egunkariak hilaren 1eko zenbakian. Hemen irakurri daiteke erreportaje osoa.
Al-Anon elkarteak Azpeitian egiten dituen bartzarren inguruko informazio gehiago lortzeko, berriz, 650-26 59 63 telefonora deitu edo gfaarea1@gmail.com helbidera idatz daiteke.