Horma irudiak, Txabi Etxebarrietaren oroimenez

Uztarria.eus 2018ko eka. 7a, 11:54

Gaur, ekainak 7, 50 urte bete dira Guardia Zibilak Txabi Etxebarrieta ETAko kidea zena hil zuenetik, hark Jose Pardines guardia zibila tiroz hil ondoren. Gaur goizean –gertaera horien 50. urtemuga egunean– Etxebarrietaren oroimenez egindako hainbat horma irudi agertu dira Azpeitiko zenbait txokotan. Etxebarrietaren siluetaz gain, honako esaldi hau irakur daiteke horma irudietan: "Askatasuna ez da negoziatzen". Azken egunotan hainbat ekitaldi egin dituzte Euskal Herriko zenbait txokotan, Etxebarrietaren oroimenez. Honako hau Soreasuko pasabidearen parean agertu den irudia da: