Sanjuandegin egingo dute pentsio duinen aldeko elkarretaratzea bihar

Uztarria.eus 2018ko eka. 7a, 11:42
Maiatzaren 4ko mobilizazioa, plazan.

19:00etan egin dute hitzordua Sanjuandegiko jubilatuen plataformakoek, eta "pentsiodun eta herritar guztiei dei" egin diete parte hartzera.

Maiatzaren 4ko mobilizazioan egin zuten bezala, bigarrengoz ostiralez aterako dira kalera herriko jubilatuak pentsio duinen alde, eta ezohiko lekuan egingo dute, gainera. Bihar, 19:00etan hasita, Sanjuandegin elkartuko dira pentsio duinen alde, Baigera IIko atarian, hain zuzen.

Sanjuandegiko Jubilatuen Plataformakoek egin dute hitzordua, eta "pentsiodun eta herritar guztiei dei" egin diete parte hartzera.