Ekainaren 16an zabalduko dute estali gabeko igerilekua

Uztarria.eus | Kirolak | Artikulua
2018-06-06 14:00

Uda honetan igerileku estaliko saunak eta gimnasioa erabiltzeko aukera izango dute Kirol Patronatuko erabiltzaileek. Igerileku estalia, aldiz, abuztuaren 16tik aurrera izango da erabilgarri. Irailaren 16an itxiko dute kanpoko igerilekua. 

Azpeitiko Kirol Patronatuaren estali gabeko igerilekuak ekainaren 16an, zapatua, irekiko ditu ateak, eta irailaren 16ra arte egongo da zabalik. Egunero, astelehenetik igandera, 11:00etatik 20:00etara zabalduko dute kanpoko igerilekua. 

Aurten, estali gabeko igerilekuaz gain, erabilgarri izango dira Kirol Patronatuaren saunak eta gimnasioa, abuztuaren 2tik irailaren 3ra bitartean. Zerbitzu horiek astelehenetik larunbatera bitartean eskainiko dituzte, goizez nahiz arratsaldez: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Ordutegi berdina izango du igerileku estaliak ere. Azken hori abuztuaren 16tik aurrera izango da erabilgarri. 

Uztarria Komunikazio Taldearen oharra

Aste honetan banatuko du ekaineko aldizkaria Uztarria Komunikazio Taldeak. Aldizkari horretako Erabilgarri atalean, igerilekua ekainaren 9an zabalduko dela aipatzen da, Kirol Patronatuak horrela azaldu baitzion Uztarriari duela aste batzuk. Azpeitiko Udalak gaur jakinarazi du azkenean ekainaren 16an irekiko dutela estali gabeko igerilekua.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa