Hazien inguruko tailerra egingo dute igandean Ekoetxean haurrei eta gurasoei zuzenduta

Uztarria.eus 2018ko eka. 6a, 12:38

LH1etik LH6ra bitarteko umeek eta haien gurasoek har dezakete parte ikastaroan. Saioa praktikoa izango da, eta bertaratzen direnek haziak ezagutzeko, aletzeko eta ereiteko aukera izango dute.

Ekoetxeak hazien inguruko tailerra antolatu du datorren iganderako, ekainaren 10erako. Familiei zuzenduta antolatutako hitzorduen artean dago igandekoa. Bertan, LH1etik LH6ra bitarteko umeek eta haien gurasoek har dezakete parte. 

11:00etatik 12:30era izango da saioa, doan. Tailerra, batez ere, praktikoa izango da. Ikastaroan parte hartzen dutenek, besteak beste, hainbat formako eta testurako haziak ezagutuko dituzte, hainbat landare ikusiko dituzte eta haziak aletzeko eta ereiteko aukera izango dute.