Sukaldearen bitartez, euskarara hurbiltzen

Uztarria.eus 2018ko eka. 5a, 18:57

Azpeitiko Udalak munduko hainbat txokotatik Azpeitira iritsi diren eta euskarara hurbildu nahi duten lagunei ikastaroa eskaini die azken hilabeteetan. Ikastaroa sukaldaritzari lotutakoa izan da, eta, guztira, 24 pertsonak parte hartu dute bertan. Josu Labaka Euskara batzordeburuak agertu duenez, egitasmoaren helburua da "euskaraz ikasten hasteko harra piztea". Era berean, euskara "integraziorako zubi dela ikustea" ere nahi du Udalak. Azoka Plazako Elikagunean egin dituzte saioak, Artxara kooperatiba txikiko arduradun diren Xabi Eizagirreren eta Ioritz Aizpururen laguntzarekin. Ikastaroa amaituta, Udalak ikastaroa egin dutela zirtatzen duen agiriabanatu die parte-hartzaileei.

Ez da Udalak honelako ikastaroa antolatzen duen lehen aldia, orain bi urte Elkarrekin Sukaldean ikastaroa eskaini zuen.